![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|
MANIFIESTO - MANIFESTUA MANIFESTUA EUSKAL HERRIKO TALDE ERREPUBLIKANOA Euskal Herriko Talde Errepublikanoa (EHTE) lukururik gabeko elkarte bat da, alderdikeriarik gabea eta ideologikoki askotarikoa Askatasun, Berdintasun eta Anaitasun printzipioen araberakoa. EHTE higikunde errepublikanoaren barrukoa da eta balio eta ideia errepublikanoak hedatzen saiatzen da ekintza desberdinak gauzatuz euskal esparrutik estatu errepublikano, federal, solidario eta autodetermnazio eskubidea aitortzen duena lortzeko aldaketa sustatzeko xedeaz. 1) Izaera errepublikanoko haustura bat proposatzen dugu, zeinak bide emango baitio prozesu konstituziogile demokratiko bati Hirugarren Errepublikan amaituko dena. Beraz, ez diogu men egiten diktadoreak inposaturiko monarkia bidegabera igarotzeko trantsizioari, ezta 1978.eko Konstituzioari ere. Hau da arrazoia zeinagatik proposatuko baitugu erreferendum baten deialdia aipatutako auziak ebazteko. 2) Autodeterminazio eskubidea, euskal herritarrak garen aldetik, erreferendumean kontsultatzearen alde egiten dugu estatu espainiarrarekin nahi dugun harremana hautatzeko. 3) Oroitzapen historikoa berreskuratzea. Ezin kenduzko ondare kolektiboa den aldetik, dictadura frankistak erail, pertsekutatu eta kaltetu dituen guztien borroka eta sakrifizioa errebindikatzen ditugu. 4) Suspertze demokratikoa. Benetako ikusmolde demokratiko baten ardatz nagusitzat herritarren eredu partehartzaileak proposatzen ditugu erabakien debatean bezala, erabakiak hartzean ere. Alderdien Legearen, Immigrazio Legearen eta Espetxe Legearen ezeztapena, Kode Penalaren Erreforma, botereen egiazko bereizkuntza, e.a. 5) Errepublikaren Defentsa, balio errepublikanoen eta giza eskubideen sustapenean oinarritua nagusi den eredu neoliberalaren aurka. Zehazki, publikoa denaren defentsa, hezkuntza eta osasuna bezalako oinarrizko kontuetan. Erlijio konfesio guztietatik eta bakoitzetik estatuaren bereizkuntza eta laikotasuna argi eta garbi jasota agertu beharko dira egingo den Konstituzioaren testuan. 6) Adierazpen Askatasuna. Gaur eguneko une hauek bezalakoetan behar-beharrezkoa da adierazpen askatasunaren berariazko defentsa porrokatua, zeina xixkatua eta ebatsia baitago demokraziaren izenean eta ezin ezagutuzko eskubide bilakatzeraino manipulatua. Gurekin elkarlanean aritzeko edo bazkide izateko gogoa izan badezazu, harremanetan jar zaitezke ondoko helbidean: Osasuna eta Errepublika!
El Colectivo Republicano de Euskal Herria (CREH) es una asociación sin ánimo de lucro, no partidista e ideológicamente plural conforme a los principios de Libertad, Igualdad y Fraternidad. El CREH es parte del movimiento republicano y trata de difundir los valores e ideas republicanas a través de la realización de diversas actividades con el objeto de impulsar desde el ámbito vasco el cambio hacia un estado republicano, federal, solidario y que reconozca el derecho de autodeterminación.
|
!!!!! SALUD Y REPÚBLICA !!!!