|
Europar Parlamenturako eskaera.
Kontuan hartuz
• 1948.urteko abenduan Nazio Batuen Asanblada Orokorrak aldarrikatutako Giza-Eskubideen Deklarazio Unibertsalak hitzartzen duenez:
-Lehenengo artikulua
“Gizaki guztiak aske eta duintasun eta eskubideen berdintasunean jaio dira (…)”.
-7. artikulua
“Guztiak berdinak dira legearen aurrean (…)”.
-21. artikulua
“(1) Pertsona orok bere herrialdeko gai publikoen zuzendaritzan parte hartzeko eskubidea du, bai zuzenean, bai askatasunez aukeratutako ordezkarien bidez”.
“(2) Pertsona orok eskubidea dauka, berdintasun egoeran, bere herriko funtzio publikoetan sartzeko”.
“(3) Botere publikoen autoritatearen oinarria herriaren nahia da; nahi hau aldizkako hauteskunde garbien bidez adierazi behar da, pareko sufragio unibertsal eta boto sekretoarekin, edo boto askatasuna ziurtatzen duen pareko prozesu baten bidez”.
• Giza-Eskubideen Deklarazio Unibertsala eskubide iturri bezala onartuta dagoela Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren Sarreran, eta honek hitzartzen duenez:
-25. artikulua
“Herritar orok eskubide eta aukera dauka, 2.artikuluan aipatutako diskriminaziorik gabe eta arrazoi gutxiko murrizketarik gabe:
(a) Gai publikoen zuzendaritzan parte hartzeko, bai zuzenean, bai askatasunez aukeratutako ordezkarien bidez;
(b) Botoa emateko eta hautatua izateko, aldizkako hauteskundeetan, garbiak izanez, pareko sufragio unibertsala betez eta zenbaketa sekretuarekin, hautesleen nahiaren adierazpen askea ziurtatuz;
(c) Berdintasun egoera orokorrean bere herriko funtzio publikoetan sartzeko”
• Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Eskutitzak hitzartzen duela:
-21. artikulua
“Debekatuta gelditzen da edonolako diskriminazioa, bereziki (…) jatorri etniko edo sozialetan (…), erlijioan edo usteetan (…), ondasunean, jaiotzean (…) oinarritutakoa”.
Kontuan hartuz gainera
• Giza-Eskubideen Deklarazio Unibertsala eskubide iturri bezala onartuta dagoela Giza-Eskubideen Europako Hitzarmeneko sarreran.
• Belgikak, Danimarkak, Espainiak, Britaina Handiak, Luxenburgok, Herbeherek eta Suediak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna berretsi dutela, eta behartuta daudela Giza-Eskubideen Deklarazio Unibertsalarengatik, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Eskutitzarengatik eta Gizonaren Eskubideen Europar Hitzarmenarengatik.
• Ezin dela inolako murrizketarik ezarri arrazoiz monarkiari.
• Soilik Errepublikak bermatzen duela herriaren nahia gobernuko autoritatearen oinarria izatea.
• Soilik Errepublikari esker posible dela herritarrek zuzenki edo zeharka, Estatuburu kargua beteko duen pertsona aukeratzea, aldizkako hauteskunde askeen bidez.
• Soilik Errepublikari esker posible dela edozein herritar aukera izatea Estatuburu izateko, jatorri sozialean, usteetan edo jaiotzean oinarritutako diskriminaziorik gabe.
• Soilik Errepublikak posible egiten duela Estatuburuaren funtzioa legezko kontrol demokratikora ezartzea, hauteskunde-zigorrera edo epai-zigorrera ere ezartzea.
• Europar Parlamentuak publikoki interesgarria den gai baten aurrean jarrera bat hartzea onartzen duela.
Gu, herritar europearrak, elkarte errepublikar demokratikoetan batuak:
• Giza-Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren izaera unibertsala berresten dugu.
• Gure eskubide eta askatasun politikoak bete-betean gauzatzea eskatzen dugu, Giza-Eskubideen Deklarazioan azalduta dauden moduan.
• Europar Batasuneko estatu guztietako monarkiak deuseztatzeko hartu beharreko irtenbideak hartzea eskatzen diogu Europar Parlamentuari, etorkizunean, Batasuneko herritar guztiek, zuzenki edo zeharka, aldizkako hauteskunde askeen bidez, Estatuburu kargua beteko duen pertsona aukeratu ahal izateko.
Eskaera hau, zeinen ingelesezko testuak fede ematen duen, 2004.urteko maiatzaren 1ean aurkezten da Bruselasen. Eskaera honen testua honako hizkuntzetan irakur daiteke: alemana, ingelesa, katalana, daniera, espainiera, frantsesa, nederlandera eta
euskera.
Sinatzaileak:
-Eskaera hau Errepublikar Zirkuluaren (CRK asbl) ekimena da, Belgika.
-Eskaera hau 2008.urteko udan errepikatuko da.
-Informazio gehiagorako: www.crk.be
MANIFIESTO
- MANIFESTUA
MANIFESTUA EUSKAL HERRIKO TALDE
ERREPUBLIKANOA
Euskal Herriko Talde Errepublikanoa (EHTE)
lukururik gabeko elkarte bat da, alderdikeriarik gabea eta ideologikoki
askotarikoa Askatasun, Berdintasun eta Anaitasun printzipioen araberakoa.
EHTE higikunde errepublikanoaren barrukoa da eta balio eta ideia
errepublikanoak hedatzen saiatzen da ekintza desberdinak gauzatuz euskal
esparrutik estatu errepublikano, federal, solidario eta autodetermnazio
eskubidea aitortzen duena lortzeko aldaketa sustatzeko xedeaz.
1) Izaera errepublikanoko
haustura bat proposatzen dugu, zeinak bide emango baitio prozesu
konstituziogile demokratiko bati Hirugarren Errepublikan amaituko dena.
Beraz, ez diogu men egiten diktadoreak inposaturiko monarkia bidegabera
igarotzeko trantsizioari, ezta 1978.eko Konstituzioari ere. Hau da
arrazoia zeinagatik proposatuko baitugu erreferendum baten deialdia
aipatutako auziak ebazteko.
2) Autodeterminazio eskubidea,
euskal herritarrak garen aldetik, erreferendumean kontsultatzearen alde
egiten dugu estatu espainiarrarekin nahi dugun harremana hautatzeko.
3) Oroitzapen historikoa berreskuratzea.
Ezin kenduzko ondare kolektiboa den aldetik, dictadura frankistak erail,
pertsekutatu eta kaltetu dituen guztien borroka eta sakrifizioa
errebindikatzen ditugu.
4) Suspertze demokratikoa. Benetako
ikusmolde demokratiko baten ardatz nagusitzat herritarren eredu
partehartzaileak proposatzen ditugu erabakien debatean bezala, erabakiak
hartzean ere. Alderdien Legearen, Immigrazio Legearen eta Espetxe Legearen
ezeztapena, Kode Penalaren Erreforma, botereen egiazko bereizkuntza, e.a.
5) Errepublikaren Defentsa, balio
errepublikanoen eta giza eskubideen sustapenean oinarritua nagusi den
eredu neoliberalaren aurka. Zehazki, publikoa denaren defentsa, hezkuntza
eta osasuna bezalako oinarrizko kontuetan. Erlijio konfesio guztietatik
eta bakoitzetik estatuaren bereizkuntza eta laikotasuna argi eta garbi
jasota agertu beharko dira egingo den Konstituzioaren testuan.
6) Adierazpen Askatasuna. Gaur eguneko
une hauek bezalakoetan behar-beharrezkoa da adierazpen askatasunaren
berariazko defentsa porrokatua, zeina xixkatua eta ebatsia baitago
demokraziaren izenean eta ezin ezagutuzko eskubide bilakatzeraino
manipulatua. Gurekin elkarlanean aritzeko edo bazkide izateko gogoa izan
badezazu, harremanetan jar zaitezke ondoko helbidean:
info@errepublika.org
www.errepublika.org
Osasuna eta Errepublika!
|