REPÚBLICA - Parlamenturako
eskaera.
Europar Parlamenturako
eskaera.
Kontuan hartuz.
•
1948.urteko abenduan Nazio Batuen Asanblada Orokorrak
aldarrikatutako Giza-Eskubideen Deklarazio Unibertsalak hitzartzen
duenez:
-Lehenengo artikulua.
“Gizaki
guztiak aske eta duintasun eta eskubideen berdintasunean jaio dira
(…)”.
-7. artikulua.
“Guztiak
berdinak dira legearen aurrean (…)”.
-21. artikulua.
“(1) Pertsona
orok bere herrialdeko gai publikoen zuzendaritzan parte hartzeko
eskubidea du, bai zuzenean, bai askatasunez aukeratutako ordezkarien
bidez”.
“(2) Pertsona orok eskubidea dauka, berdintasun egoeran,
bere herriko funtzio publikoetan sartzeko”.
“(3) Botere publikoen
autoritatearen oinarria herriaren nahia da; nahi hau aldizkako
hauteskunde garbien bidez adierazi behar da, pareko sufragio
unibertsal eta boto sekretoarekin, edo boto askatasuna ziurtatzen
duen pareko prozesu baten bidez”.
• Giza-Eskubideen
Deklarazio Unibertsala eskubide iturri bezala onartuta dagoela
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren Sarreran, eta
honek hitzartzen duenez:
-25. artikulua.
“Herritar orok
eskubide eta aukera dauka, 2.artikuluan aipatutako diskriminaziorik
gabe eta arrazoi gutxiko murrizketarik gabe:
(a) Gai publikoen
zuzendaritzan parte hartzeko, bai zuzenean, bai askatasunez
aukeratutako ordezkarien bidez;
(b) Botoa emateko eta hautatua
izateko, aldizkako hauteskundeetan, garbiak izanez, pareko sufragio
unibertsala betez eta zenbaketa sekretuarekin, hautesleen nahiaren
adierazpen askea ziurtatuz;
(c) Berdintasun egoera orokorrean
bere herriko funtzio publikoetan sartzeko”
• Europar
Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Eskutitzak hitzartzen
duela:
-21. artikulua.
“Debekatuta
gelditzen da edonolako diskriminazioa, bereziki (…) jatorri etniko
edo sozialetan (…), erlijioan edo usteetan (…), ondasunean,
jaiotzean (…) oinarritutakoa”.
Kontuan hartuz
gainera
• Giza-Eskubideen Deklarazio Unibertsala eskubide
iturri bezala onartuta dagoela Giza-Eskubideen Europako Hitzarmeneko
sarreran.
• Belgikak, Danimarkak, Espainiak, Britaina Handiak,
Luxenburgok, Herbeherek eta Suediak Eskubide Zibil eta Politikoen
Nazioarteko Ituna berretsi dutela, eta behartuta daudela
Giza-Eskubideen Deklarazio Unibertsalarengatik, Europar Batasuneko
Oinarrizko Eskubideen Eskutitzarengatik eta Gizonaren Eskubideen
Europar Hitzarmenarengatik.
• Ezin dela inolako murrizketarik
ezarri arrazoiz monarkiari.
• Soilik Errepublikak bermatzen duela
herriaren nahia gobernuko autoritatearen oinarria izatea.
•
Soilik Errepublikari esker posible dela herritarrek zuzenki edo
zeharka, Estatuburu kargua beteko duen pertsona aukeratzea,
aldizkako hauteskunde askeen bidez.
• Soilik Errepublikari esker
posible dela edozein herritar aukera izatea Estatuburu izateko,
jatorri sozialean, usteetan edo jaiotzean oinarritutako
diskriminaziorik gabe.
• Soilik Errepublikak posible egiten duela
Estatuburuaren funtzioa legezko kontrol demokratikora ezartzea,
hauteskunde-zigorrera edo epai-zigorrera ere ezartzea.
• Europar
Parlamentuak publikoki interesgarria den gai baten aurrean jarrera
bat hartzea onartzen duela.
Gu, herritar europearrak, elkarte
errepublikar demokratikoetan batuak:
• Giza-Eskubideen
Deklarazio Unibertsalaren izaera unibertsala berresten dugu.
•
Gure eskubide eta askatasun politikoak bete-betean gauzatzea
eskatzen dugu, Giza-Eskubideen Deklarazioan azalduta dauden moduan.
• Europar Batasuneko estatu guztietako monarkiak
deuseztatzeko hartu beharreko irtenbideak hartzea eskatzen diogu
Europar Parlamentuari, etorkizunean, Batasuneko herritar guztiek,
zuzenki edo zeharka, aldizkako hauteskunde askeen bidez, Estatuburu
kargua beteko duen pertsona aukeratu ahal izateko.
Eskaera
hau, zeinen ingelesezko testuak fede ematen duen, 2004.urteko
maiatzaren 1ean aurkezten da Bruselasen. Eskaera honen testua honako
hizkuntzetan irakur daiteke: alemana, ingelesa, katalana, daniera,
espainiera, frantsesa, nederlandera eta
euskera.
Sinatzaileak:
-Eskaera hau Errepublikar
Zirkuluaren (CRK asbl) ekimena da, Belgika.
-Eskaera hau
2008.urteko udan errepikatuko da.
MANIFIESTO - MANIFESTUA.
MANIFESTUA EUSKAL HERRIKO TALDE
ERREPUBLIKANOA.
Euskal Herriko Talde
Errepublikanoa (EHTE) lukururik gabeko elkarte bat da,
alderdikeriarik gabea eta ideologikoki askotarikoa Askatasun,
Berdintasun eta Anaitasun printzipioen araberakoa.
EHTE higikunde
errepublikanoaren barrukoa da eta balio eta ideia errepublikanoak
hedatzen saiatzen da ekintza desberdinak gauzatuz euskal esparrutik
estatu errepublikano, federal, solidario eta autodetermnazio
eskubidea aitortzen duena lortzeko aldaketa sustatzeko xedeaz.
1) Izaera
errepublikanoko haustura bat proposatzen dugu, zeinak bide emango
baitio prozesu konstituziogile demokratiko bati Hirugarren
Errepublikan amaituko dena. Beraz, ez diogu men egiten diktadoreak
inposaturiko monarkia bidegabera igarotzeko trantsizioari, ezta
1978.eko Konstituzioari ere. Hau da arrazoia zeinagatik proposatuko
baitugu erreferendum baten deialdia aipatutako auziak ebazteko.
2) Autodeterminazio
eskubidea, euskal herritarrak garen aldetik, erreferendumean
kontsultatzearen alde egiten dugu estatu espainiarrarekin nahi dugun
harremana hautatzeko.
3) Oroitzapen
historikoa berreskuratzea. Ezin kenduzko ondare kolektiboa den
aldetik, dictadura frankistak erail, pertsekutatu eta kaltetu dituen
guztien borroka eta sakrifizioa errebindikatzen ditugu.
4) Suspertze
demokratikoa. Benetako ikusmolde demokratiko baten ardatz nagusitzat
herritarren eredu partehartzaileak proposatzen ditugu erabakien
debatean bezala, erabakiak hartzean ere. Alderdien Legearen,
Immigrazio Legearen eta Espetxe Legearen ezeztapena, Kode Penalaren
Erreforma, botereen egiazko bereizkuntza, e.a.
5) Errepublikaren
Defentsa, balio errepublikanoen eta giza eskubideen sustapenean
oinarritua nagusi den eredu neoliberalaren aurka. Zehazki, publikoa
denaren defentsa, hezkuntza eta osasuna bezalako oinarrizko
kontuetan. Erlijio konfesio guztietatik eta bakoitzetik estatuaren
bereizkuntza eta laikotasuna argi eta garbi jasota agertu beharko
dira egingo den Konstituzioaren testuan.
6) Adierazpen
Askatasuna. Gaur eguneko une hauek bezalakoetan behar-beharrezkoa da
adierazpen askatasunaren berariazko defentsa porrokatua, zeina
xixkatua eta ebatsia baitago demokraziaren izenean eta ezin
ezagutuzko eskubide bilakatzeraino manipulatua. Gurekin elkarlanean
aritzeko edo bazkide izateko gogoa izan badezazu, harremanetan jar
zaitezke ondoko helbidean:
info@errepublika.org
http://www.errepublika.org/
Osasuna eta Errepublika!
.