REPÚBLICA - ESTATUTOAK EUSKERA.

 

Estatutuak

LEHEN ATALBURUA

 IZENDAPENA

 1. Artikulua- Euskal Herriko Talde Errepublikanoa “EHTE” izenarekin irabazi-asmorik gabeko Elkartea eratzen da, eta Elkartze-Zuzenbidearen erregulatzaile den martxoak 22ko 1/2002 Lege Organikoak, eta Eusko Legebiltzarrak onartutako otsailak 12ko 3/1988 Legeak, Euskadiko Autonomi Erkidegoko Estatutuko 9 eta 10.13 artikuluetan ezartzen denarekin bat datorrenera heltzen da. Elkarte hau, lehen aipatutako Elkarte Legeen arauez zuzenduko da, estatutu hauen arabera, beti ere legearen kontra ez badoaz, bere gobernu organoek hartutako baliozko akordioengatik, Lege edo/eta estatutuen kontrakoak ez diren bitartean, eta Eusko Jaurlaritzak onartutako araudi-xedapenengatik, zeinek izaera osagarria soilik edukiko duten.

 IZAERA

2. Artikulua- EHTE irabazi-asmorik gabeko elkarte errepublikanoa da, ez alderdikoia eta ideologikoki anitza, Askatasun, Berdintasun eta Anaitasun printzipioen araberakoa. EHTE mugimendu errepublikanoaren barruan dago, eta beraz ez da partidu politiko bat, ondorioz, ez da hauteskundeetara aurkeztuko. Diktadura frankistatik Estatu monarkikora egindako trantsizioa presiopean eta euskal eta estatu espainiarreko herritarren interes eta grinei bizkarra emanez egin zirela kontsideratzen du EHTE-k, horregatik ez da bertatik sortutako Estatuan onartzen eta hau babesten duen Konstituzioan ere ez. Ondorioz, EHTE indarreko Konstituziotik politikoki eta moralki bereizirik kontsideratzen da eta bere aurrean jarreraren bat hartzera derrigortzen duen egoeraren bat “lege-aginduz”-ko formaz egingo da. Halere aurrekoak ez du oztopatzen indarreko legeria zehatz-mehatz betetzea, Estatua aldatzeko bide bakarra demokraziaren errespetua dela kontsideratzean.

HELBURUAK

 3. Artikulua- EHTE-ren helburuak hauek dira: • Ideia eta kultura errepublikanoak garatzea. • Gaur egungo eredu konstituzional monarkikoa, oztopo historiko gabeko eredu demokratiko berri batean eraldatzea. • Esparru euskaldunetik Estatu errepublikano federal, III. Errepublika, baterako aldaketa demokratikoki sustatzea, prozesu konstituziogile baten ostean, gizarte eta indar politiko errepublikanoen ezinbesteko partaidetzaz. • Epe errepublikanoetan, gizarte bizitzan, politikoan eta moralean Errepublikak suposatu zuenaren oroimen historikoa berreskuratzea. • Herritarren eskubide, betebehar eta interesetan oinarritutako eta neoliberalismoari aurre egiteko giza, ekonomi eta kultura politika bultzatzea, bereziki giza eskubideetan jatorria duten baloreak azpimarratuz. • Heziketa publiko, laiko, zientifiko, derrigorrezko eta demokratiko baten bidez, bizitza osorako hezkuntza integrala jasotzeko eskubidea eskatzea, hala nola edozein diskriminazio mota amaitzea bultzatzea, bai arraza, bai erlijio, bai sexu eta bai beste edozein diferentzia arrazoiengatik izanda ere, lan eta familia bizitzan. • Adierazpen askatasuna eta informaziorako eskubidea baldintzatzen dituen komunikabideen gehiegikeria nabaria salatzea, gizartearen antolaketa aginduz. Aurreko helburuak aurrera eramateko, hurrengo ekintzak egingo dira (ezarritako lege baldintzak aurretiaz betetzen): • Errepublikaren sorrera eta ikasketa, printzipio eta balore errepublikanoak beren alderdi guztietan bultzatzeko kurtso, seminario eta konferentziak antolatu. • Lehenago aipatutako helburuak edozein bitarte teknologikoren bidez hedatu. • EHTE inspiratzen duten helburuak aldarrikatzen dituzten manifestazio publikoak deitu. Lehenagoko atalean deskribatutako ekintzei kalterik egin gabe, elkarteak, bere helburuen lorpenerako hurrengo gauzak egin ahal izango ditu: • Edozein motatako jarduera ekonomikoa garatu, helburuak gauzatzera bideratuak edo xede hortarako baliabideak batzeko. • ▪ Klase guztietako eta edozein titulugatik ondasunak eskuratu eta eduki, hala nola mota oroko ekitaldi eta kontratuak ospatu. • ▪ Lege edo Estatutuen araberako klase guztietako ekintzak gauzatzea.

GIZA-EGOITZA

4. Artikulua- Bere lokala ez izatean, EHTE-ko egoitza nagusia behin-behinez Cristóbal Yarritu Romero elkarteko kidearen helbidean egongo da, Lizarre kalean 4, 1º C Sopelana herrian, Bizkaian. Biltzar Nagusiak erabakitzen badu, Elkarteak Autonomi Erkidegoko esparruko beste edozein lokal izan ahalko du. Giza-egoitza edota Elkartearen beste lokalen lekualdaketa ematen bada, zuzendaritza batzordeak erabakiko ditu eta Elkarte Erregistroari helbide berria jakinaraziko dio.

LURRALDE ESPARRUA 

 5. Artikulua- EHTE-k nagusiki bere funtzioak garatuko dituen lurralde esparrua Euskal Autonomi Erkidegoko Lurralde Historikoa izango da. Noizbehinka, bere ekintzak Estatu espainiarra osatzen duten komunitateetan burutuko ditu, errepublikanismo demokratikoaren barnean.

IRAUPENA ETA IZAERA DEMOKRATIKOA

6. Artikulua- EHTE estatutu hauetan jarritako helburuak lortzeko beharrezko denboran mantenduko da eta Ezohizko Biltzar Nagusiaren, VI. Kapituluan jarritakoaren arabera, erabakiagatik edo Legeak aurreikusten duen edozein kausagatik deuseztatuko da soilik. Barne antolaketa eta Elkartearen funtzionamendua demokratikoak izango dira, aniztasuna guztiz errespetatuz. Elkartzeko oinarrizko eskubideen edozein alderdi kontuan hartzen ez dituzten akordio, itun eta estatutuetako xedapenek eskubide baliogabea izango dute.